Castellano

Amezketako Udal Artxiboa

Amezketa Udaleko artxibo historikoa fondo itxia da. Udalak bere jarduera sekularraren arabera sortutako eta jasotako dokumentazio multzoaz osatuta dago. Horrek aukera eman dio Udalari zenbait gaietan dokumentazio seriatuak sortzeko, dokumentazio hori XVI. eta XIX. mende bitartekoa izanik. Dokumentuak Amezketa udalerriko gobernu eta administrazioaren oinarrizko informazioa ematen du, Aro Modernoan, 1847. urtera arte, fondo historikoaren azken dokumentuaren data azken hau. Dokumentu zaharrena 1409 urtekoa da.